Nekazaritza

Antzinako moduetan errotutako tokiko nekazaritzari bide berriak urratzen laguntzea izan zen hasieran burututako proiektuetariko bat.

Hushe ibarreko biztanleak biziraupeneko nekazaritzari esker bizi dira nagusiki. Ia familia guztiak dira lur-jabeak, eta landu egiten dituzte lurrok janari bila. Batez ere zekaleak lantzen dituzte (garia), baina baita artabeltza nahiz alfalfa, eta udan, kasu batzuetan, barazki batzuk ere landatzen ohi dituzte ortuetan. Fruta-arbolak ere badituzte, nagusiki albertxikoak, eta sagarrondoren bat edo beste.

Senitarte  batzuek abelbururen bat eta hegaztiak ere badituzte, baina guztia ere ez da aski behar dituzten elikagaiak eskuratzeko. Hori dela eta, urte sasoi batzuetan, esate baterako udan, gizonak beste lan batzuetan aritu behar izaten dira, dela mendiko zamaketari gisa, edo eraikuntzako langile edo zerbitzuetako moduan, diru-sarrera osagarriren bat lortzeko.

Hauek dira ohikoa den nekazaritza-modu tradizionalean ikusten diren arazoetako batzuk: lurraren produktibitate eskasa, jabetzan duten lur sail txiki eta zatikatuegiak, eta ureztatzeko ubide-sistema zaharrarenak. Nekazaritza teknika xehenak ez dituzte ezagutzen, eta lanabesak eta negutegiak faltan dira. Emakumeek egiten dituzte soroetako ia lan guztiak, eta gehiena eskuz egiten dute. Etxeko lanen ardura eta haurrena ere emakumeen kontua da.Emakumeak landetan.JPG

Baltistan Fundazioak 2004an hasita Hushe ibarrean garatu zuen nekazaritza proiektuak hango herrietako biztanleen bizi-baldintzak hobetzea zuen helburu, horretarako nekazaritza-ekoizpen eredu jasangarri eta askotarikoa  garatuz,  teknika berriak erakutsiz,  eta aholkularitza teknikoa eskainiz.

Baltistan Fundazioko boluntario talde bat oinarrizko teknikak erakusteaz arduratu zen, hazi berriak eraman zituen, eta bi negutegi muntatu zituen eredua ibar osora hedatzeko asmoz. Gaur egun ohikoa da etxe bakoitzaren ondoan  negutegi single bat ikustea.

Negutegia.JPG

Egitasmoaren helburu nagusia izan zen senitarteei elikadura anitzagoa eskaintzea, bidebatez familien errenta hobetzea ekoizpen  aberatsago baten bidez,  eta auzolana nahiz norbanakoen ekimenari indarra ematea, alderdi teknikoak, hezkuntzakoak eta kulturalak hobetzearen bidez, elikadura burujabetzarentzat eta ekoizpenaren bilakaera eta hobekuntzarentzat ezinbesteko eragileak baitira.

Egitasmoaren arlo nagusiak eta emaitzak

Nekazaritza egitasmoak arlo hauek barnebiltzen zituen:

  1. Mekanizazioa: soro-lanak egiteko makina arinak sartzea: segamakina txikiak, zekaleak eta belarra mozteko, motokultoreak (aukera anitzekoak) eta alea garbitzeko makinak.
  2. Barazkien produkzioa: Baratzegintza hobetzeko laborantza teknika berriak txertatzea: Negutegi eta aire zabalean labore berriekin esperimentatzea eta garatzea, barazki mota desberdin asko txandakatuz.
  3. Fruituen ekoizpena: Fruta-arbolen produkzioa hobetzeko sistemak, fruta-arbola mota desberdinen landaketa sustatuz eta beren errendimendua hobetzeko inausketa eta formakuntza sistema eraginkorrak erabiliz.  
  4. Baratzeko produktuak eta fruituak merkaturatzea: albertxikoak garbitu eta lehortzeko instalazioak, eta hazietatik olioa ateratzeko prentsak.

Emaitzak askotarikoak izan ziren. Lanak mekanizatzeko ideiak ez zuen arrakastarik   izan adibidez. Esparruen tamaina txikiegiak arazoa ziren makinen eraginkortasunarentzat, baita gasolioa edota olioen tankerako ondasunen salneurriak, eta zer esanik ez jendartearen egitura patriarkalegia, emakumeen nekazaritza lana balio gabekotzat hartzen duena.

Aitzitik, baratze-ekoizpenaren dibertsifikazioa arrakastatsua izan zen barazki eta lekale berriei esker.  Senitartekoek eraiki zituzten negutegi singleak nonahi ikus daitezke ibarrean eta ekoizpenaren dibertsifikazioak elikadura osasuntsuagoa eta orekatuagoa ahalbidetu du. Kasu batzuetan Khapuluko azokara soberakinak b idaltzeko modua ere bai.

Albertxigoak garbitu eta eguzkipean lehortu ondoren merkaturatzeko proposamena  berriz, ikaragarri hedatu zen ibarrean zehar eta bide hau aukeratu zuten senitarteen diru-sarrerak hamarrez biderkatu ziren. 2015eko Felix Foundation Baltistanen txosten batek zioenez, garbitu eta lehortu gabeko albertxigoaren salneurria 10Rp/kg zen eta behin garbitu eta lehortu ondoren 100 Rp/kg-raino iritsi zen bere salneurria.

Picture 050.jpg

Familia batzu fruta-arbola berriak landatzen hasi ziren, bereziki gerizondo eta sagarrondoak.

Baltistan Fundazioak nekazaritzari eskaintzen zion laguntza gutxituz joan zen poliki-poliki emaitza onak sendotu ziren heinean, baita ere bertako biztanleak euren egitasmo berriak lantzen hasi zirelako Ghanche barrutiko nekazaritza sailaren teknikarien laguntzarekin, eta azken batean beste betebehar urjenteago batzuk hauteman genituelako.