Osasuna

2006an ere, Ibarreko osasun azpiegituren azterketa egin genuen. Osasun zentro bakarra zegoen, Machulon, eta sendagile arduraduna astean biz baino ez zen bertara agertzen. Gehienetan bi erizainek eta hiru emaginek artatzen zituzten gaixoak. Osasun kontuetan ibarreko egunerokoa kalitatezko osasun sistema batez gozatzeko oztopoak eta higienearekiko eta prebentzio bideekiko informazio ezak zedarritzen ditu.

Erditzeko unean izandako arazoengatik  edota ondorengo osasun zaintza eskasak eragindakoengatik, ama eta haurren hilkortasun tasa handiak ziren eskualdeko arazo larrienetariko bat. Ez zegoen prozesu honetan guztian emakumeak artatuko zituen sendagile emakumerik, eta emaginen prestakuntza ez zen horrelako egoeretan behar izaten dena. Gehitu guztiari gai eta tresneria klinikoaren gabezia, eta sendagaiak lortzeko zailtasun handiak. 

Egoera honen erroan zeuden arrazoiak ziren amek ez zituztela ezagutzen higiene eta oinarrizko garbitasun arauak, eta  elikadura  desegokia.

Halaber, baieztatu genuen norbanako askok higiene eta garbitasun ezarekin lotutako gaixotasunak jasaten zituztela, hala nola, azaleko gaixotasunak, hesteetakoak edota arnasbideetakoak. Oro har jendeak ez dio jaramon egiten bere garbitasunari, ezta ingurunekoari ere, eta hondakin-urak kanaletara bota edota herriko kaleetan barreiatzen dituzte, herria bakterio eta birus bizitoki bihurtuz.

Gaur egun Baltistan Fundazioak gaixotasun ohikoenen aurka bideratutako osasun programa bat dauka, eta tokiko osasun pertsonalarentzat haurrak eta emakumeak dohainik artatzeko prestatutako  formakuntza plan berezi bat.

Osasun arloko lan-ildo nagusiak

Garatzen ari garen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

  • Higiene eta gaixotasun prebentzioan prestakuntza
  • Irakasleentzat formakuntza saio bereziak, euren trebetasunak hobetzeko, ohitura berriak sortzeko gai izan daitezen lortutako gaitasunak jarduera bihurtuz eskoletan.
  • Ibarreko zortzi komunitateetako emakumeei, haurdunaldian, erditzean eta erditze ondoan, osasun eta garbitasun gaietan kontuan izan beharrakoak erakustea  Vocational Centeretan eta beste egoitza batzuetan; baita ere haurren zaintza eta elikadura. 2016an 414 emakumek hartu zuen parte ikastaro hauetan.
  • Ama-haurren osasunaren hobekuntza
  • Tokiko osasun langileak Lady Health Visitor legez  prestatzea hiru beken bidez, ama-haurren osasunean eta obstetrizian formakuntza berezituak eskainiz.

109.jpg

Machuloko osasun-etxerako ultrasoinu aparailu bat erosi zen emakume haurdunei hautemate goiztiarreko aukerak eskaintzeko. Emaitza ikusgarriak lortu ziren, izan ere, ekimen hauen  hurrengo urtean ez zen gertatu aipamenik merezi duen ezbeharrik ibar osoan izandako erditzeetan.

Higienearekin lotutako beste ekintza-lerro hauek ere sustatu ditugu.

  • Eguzkitako krema erabiltzea: larru-azalaren gaixotasunei aurre hartzeko formula berri bat garatu da  bertako lehengaiak erabilita.
  • Eskoletan fruta banatzea: elikadura eta gaixotasunei aurre hartzea erlaziona dezaten eta haurren bitamina faltari aurre egiteko.
  • Eskoletako garbitasun azpiegiturak hobetzea: Hezkuntza proiektuan parte hartzen duten eskola guztien komunak eta garbitze-guneak hobetu dira eta gaur egun eskola guztietan dute iturriko ura.

Balaygound (10).JPG

Garbitasunari eta osasunari ematen zaion garrantzia erabat aldatu da eta gaur da eguna ibarreko eskoletan eta komunitateetan osasunaren nazioarteko eguna ospatzen hasi direla.