Eginkizuna eta baloreak

Baltistan Fundazioa nazioarteko lankidetzako GKE bat da, Baltistanen, Pakistango iparraldean lan egiten duena, Hushe ibarreko komunitateetako pertsonen garapen pertsonal, integral eta endogenoaren alde. Mendizaletasunaren munduan erreferentziazko erakundea da eta bere leloa da: Elkartasunean mendia bide.

Misioa eta balioak

Zer gara

Baltistan Fundazioa nazioarteko lankidetzako GKE bat da, Baltistanen, Pakistango iparraldean lan egiten duena, Hushé Ibarreko komunitateetako pertsonen garapen pertsonal, integral eta endogenoaren alde. Mendizaletasunaren munduan erreferentziazko erakundea da eta bere leloa da: Elkartasunean mendia bide.

Bultzatu nahi dugun aldaketa

Baltistan Fundazioak garapen integralean laguntzen du neska-mutikoek jasotzen duten hezkuntzaren hobekuntzaren alde lan eginaz, baita Ibarreko osasun zerbitzuen  hobekuntzaren alde, eta biztanleen ezagutzak eta gaitasunak areagotuz,  garapen sozioekonomikoa areagotzeko pertsonen gaikuntzaren bidez. Gainera, emakumeen ahalduntze prozesuak, eta gizonen eta emakumeen arteko eskubideak eremu guztietan (hezkuntza, osasuna, kultura eta autonomia pertsonala) parekatzea bideratzen du.

Norekin egiten dugu lan

Baltistan Fundazioak tokiko eragileekin batera egiten du lan, errespetu osoz eta garapen endogenoa sustatuz. Tokiko talde, komite eta elkarte desberdinekin koordinatzen da, tartean Felix Foundation Baltistan (FFB), Ibarreko pertsonez soilik osatutako erakundea. Garapeneko eragile bezala, dagokion autonomia eta mendizaletasunaren printzipioekin bat datorren funtzionamendua sustatzen saiatzen gara. Horretarako Aga Khan Universityko Pedagogia Fakultatea (PDCN), Skarduko Unibertsitate sortu berria eta Baltistango Gobernua ditugu lankide.

Euskal Herrian

Baltistan Fundazioak Nafarroan eta Euskadin zabaltzen du nagusiki bere mendiko elkartasun esparientzia. Elkartasunezko kontzientzia kritikoa sortzeko sentsibilizazio ekintzak antolatzen ditu, estereotipo eta aurreiritziak baztertuz eta lankidetza eta bategite bideak eskainiz.  

Nolakoak gara

Baltistan Fundazioa erakunde irekia da. Bertan, norbanako, enpresa eta erakundeek euren gaitasunak, esperientziak, denbora eta baliabideak eskaintzeko bidea aurkitzen dute. Mendizaletasunaren balio-gakoak barnebiltzen ditu eta antolakuntza jarduera bihurtzen:

  • Benekotasuna eta zintzotasuna gardentasun eta umiltasun praktika bihurtuta.
  • Irmotasuna, lana gogor egitea eta sendotasuna, baliabideen kudeaketa eraginkorraren ahaleginean bihurtzen ditugu.
  • Baikortasuna, erakundetze kultur sanoa  eta suspergarri bihurtzen da  bertan parte hartzen duten norbanakoentzat.