Tokiko erakundeak

Hushe Ibarrarekin lankidetza 2001ean hasi zen Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazioa sortu zenean. Hasiera batean Machulo Green Mountain school izan zen gure lankidea eta 2002tik aurrera Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulo (gaur Felix Foundation Baltistan) izan da. 2018an Hushe Valley Women Association (HVWA) izeneko elkartea sortu dute emakumeek eta espero dugu eurekin lankidetzan hasi ahal izatea luze gabe.

Hushe Ibarrarekiko lankidetza 2001ean hasi zen Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazioa sortu zenean. Hasiera batean Machulo Green Mountain School izan zen gure lankidea, eta 2002tik aurrera Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulo (gaur Felix Foundation Baltistan) izan da. 2018an Hushe Valley Women Association (HVWA) izeneko elkartea sortu dute emakumeek eta espero dugu ere eurekin lankidetzan hasi ahal izatea luze gabe.

Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulo (FIFBM) tokiko erakundea, 2002ko Martxoaren 1ean sortu zen Felix Iñurrategi Baltistan Fundazioa baino urte bete beranduago, eta ordura arte Machulo Green Mountain Schoolek betetzen zuen tokia hartzeko helburuarekin, eta bide batez mendiaz gain ibarrak zituen beste arazo guztiei irtenbideak emateko elkarlanean.  

Sortzaileak

Lau lagun daude egitasmoaren sorreran, guztiak, euskal mendizaleekin harreman estua izan dutenak. Hauek dira: Shamshair Alí, Ibrahim Akhon, Rustam Alí eta Ibrahim Rustam.

Denborarekin hango elkarteak aldaketak izan ditu, profesionalizatu  ere egin da, eta demokratizatze bidean eta  eraginkortasunean sakonduz joan da,  bi ideiak elkar osatzen dutela bikaintasunaren bidean sinistuz. Horregatik, komite desberdinen sorrera eragin du herriz herri, eta Baltistan Fundazioak eskainitako diru-laguntzen bidez ikasi duten profesionalak kontratatu ditu bere jarduera hobetzeko.

Fundazio bien sorrerak argi izpi bat ekarri zuen Hushe Ibarreko biztanleriarentzat. Hasiera Matxulokoentzat, ibarreko biztanle gehien zuen herriarentzat, baina hurrengo urteetan beste herrietara zabalduz joan zen bi erakundeen  lana, lan-lerro berriak arakatuz eta Ibarreko herri guztiak jomugatzat hartuz.

Balioak

Gaur Felix Foundation Baltistan izenarekin ari da lanean eta hezkuntza, generoa, osasuna, higienea eta beste hainbat egitasmo lideratzen ditu ibar osoan. Lankidetza, begirunea, zuzentasuna, erantzukizuna, pazientzia eta ekitatea eta berdintasuna dira bere balioak.

Beste lankide batzu

Beste hainbat entitaterekin ere izan dugu harremanik urte luze hauetan. Azken urteotan, Gilgiteko Aga Khanen Unibertsitatearekin irakasleen prestakuntzan aurrera egiteko, eta berriki Skardun sortu berri den Baltistaneko Unibertsitatearekin. Baita ere hizkuntzaren edo entzunemanren ezagitasunen bat duten haurren  Skarduko eskolarekin.