Proiektuak

Baltistan Fundazioa Felix Iñurrategi-Baltistan izenarekin hasi zen lanean Hushe Ibarrean 2001ean. Gaur, oraindik, ilusioz beterik jarraitzen dugu lan-lerro desberdinak landuz.

Urte batzu badira Baltistan Fundazioa Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazioa izenarekin lanean hasi zela Hushe Ibarrean. 2001ean lagun talde batek ilusioz beteta ekin zion ekimenari beste batzuk eman zioten jarraipena, eta beste batzuk eta beste batzuk ondoren proiektuaren bideragarritasuna bermatuz. Gaur, oraindik, ilusioz beterik jarraitzen dugu lerro desberdinak landuz.

Baltistan Fundazioan erabat sinisten dugu garapen endogenoan, hau da, komunitateak berak sustatu eta kudeatutakoan, dituen gaitasunak oinarri hartuta, Iparraldeko herrietan egoki jotzen ditugun garapen-errezetak alde batera utzita. Fundazioa beharrezko bidelaguna da, Hushe ibarreko komunitateak duen pobrezia egoeratik irten eta garapen iraunkorra lortzeko modua izan dezan.

Ortzadarra Machulon.JPG

Fundazioaren lana Matxulo herrian hasi zen, 3.000 biztanle inguruko herrixka batean, 3.000 metroko garaieran. Bertako biztanleen bizi-baldintzak gogorrak dira, ez soilik klimagatik eta egoera geografikoagatik (isolaturik eta herrialdearen gainerako lekuetatik aparte baitaude), baizik eta garapen-falta handia dutelako oinarrizko arlo eskotan: hezkuntzan, osasunean, ekoizpenean edo genero-berdintasunean.

Hori dela eta, Baltistan Fundazioak Matxulon sortutakoarekin, Felix  Foundation Baltistan  (FFB), elkarlan estuan dihardu, Hushe bailararen garapen osoa lortzeko hainbat arlotan: hezkuntza, nekazaritza, komunitatea indartzea eta erakundeen garapena, osasuna, azpiegiturak, turismoa edo generoa.