Emakumeak

Hushe Ibarreko emakume heldu gehienak analfabetoak dira eta oso bizitza gogorra pairatu behar izaten dute etxeko eta zaintza-lanetan murgilduta, biziraupeneko nekazaritza lanei aurre egiteaz gain. Ez dira erabakimen prozesu kolektiboen partaide arrazoi kultural eta erlijiosoengatik, eta oztopo zenbaezinak aurkitzen dituzte oinarri-oinarrizkoak diren eskubideen bermean, hala nola, hezkuntzarako   edo  osasunerako sarbideetan, edota lekualdatzeko edo aukeratzeko askatasunetan. Emakume hauetariko askok ez du urdua ezagutzen (Pakistaneko hizkuntza erabiliena) eta honek gehiago oztopatzen  die bizitza aukera hobeak erdiestea.

76.jpg

Baltistan Fundazioa 2006tik hona ari da Hushe Ibarreko emakumeei laguntza eskaintzen ahalduntze prozesuetan, eta garapeneko euren bide propioa lideratzeko gai izan daitezen trebatzen eta gaitzen ditu. Baltistan Fundazioaren genero egitasmoak VTC-etan (Vocational Training Centers) hasi ziren Ibarrean, alegia, hainbat trebakuntza mota desberdin eskaintzen zituzten hezkuntza zentroetan: joskintza, diseinua, artilezko ehungintza, higiene ekoizkin naturalak, informatika, alfabetatzea, giza eskubideak eta autoestimua dira besteak beste eskaini diren ikastaroak. Baina VTCak ez dira formakuntza zentru soilak, aitzitik, emakumeentzat bilera toki eta adierazpen libreko ingurune seguru ere bihurtu dira.

Emaitzak oso adiarezgarriak izan dira eta 2015-2018 epealdikoak zerrendatzearren hone hemen esanguratsuenak:

  • 200 emakume baino gehiagok hartu dute parte euren ahaldutzera bideratutako formakuntza estrategikoetan, eta hamarrek gutxienez, komunitateetako ohiko rolak aldatzera bideratutako irakasgaietan trebatu dira: 4x4 autoak gidatzen, edota josteko makinen mantenu zerbitzuen trebakuntzan.
  • Ibarreko emakumeek antolatutako ezagutza trukerako belaunaldien bi lerroek, gazte eta helduek, persona hezkuntzadunen eta analfabetoen arteko botere harremanen esparruan  ezagutza mailan gora egitea ahalbidetu die bi taldeei, eta ondorioz maila hobe eta berdintzaleagoan  kokatu dira jendartean.
  • 2008tik hona Goi-mailako ikasketetarako esleitzen diren bekek hainbat neskari goi-mailako heziketarako bidea urratzen lagundu die. Batzuk medikuntza, fisioterapia edo generoko ikasketen bidetik abiatu dira. Formakuntza honek eta ondoreneko lan aukerek benetako burujabetasunean heziko ditu emakumeak.
  • Oinarrizko informatikan 28 emakumek jasotako trebakuntzak, teknologioa berrietara sarbide ahalbidetzeaz gain, mundu zabalerako lehikoak, orain arte emakumeentzat itxita zeudenak, ireki dizkiete.
  • Koperatiba gisan lan egiteko esperientzia pilotu bat zabaldu da, orain arte Ibarretik sekula irten gabe zeuden 30 emakumek Hunza Ibarrera gaian trebatzeko egindako bidaiaren ondorioz. Urrats honek beharrezko ingurune babestua eskaini die emakumeei, ekintzaren bidez koperatiba eta ekintzailetasuna ezagutzeko bidea zabalduz. VTCen babesarekin 12 jarduera ekintzaile berri jarri dira abian.
  • Egin beharreko bidea luzea bada ere, Hushe Ibarreko emakumeak geroz eta indar handiagoarekin hasi dira euren eskubideak aldarrikatzen. Emakume hauen lorpen handienetakoa izan da emakumeen lehen elkartea sortzea eskualdean: HVWA. Hau mugarria izan da, komunitateetako erabakimen kolektiboetan emakumeen partehartzea ziurtatzeko lehen urratsa izan baita.
  • VTC zaharrenetako 12 emakumek hiru komite berri sorrarazi dituzte eta guztiak ari dira prestakuntza jasotzen sortu berrien kudeaketan eta jasangarritasunean.
  • Hushe Ibarreko emakumeak 2017an hasita martxoaren 8a ospatzen dute eta 200 baino gehiago dira parte hartzen dutenak.
  • Genero gaietan gizonezkoekin egiten ari den lana, lehenago irudikaezina zena, normalagotzat ari da jotzen ikuskera kolektiboan, eta geroz eta gehiago dira maskulinitate tailerretan parte hartzen dutenak:185 gizakumek hartu dute parte familia osasunarenean eta generokoetan.