Hezkuntza

Abiapuntua

Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazioak (orain Baltistan Fundazioa) Hushe Ibarreko hezkuntzaren egoeraz ikerketa bat egitea erabaki zuenean, 2006an, aurkitu zuen egoera tamalgarria izan zen. Azpiegituren eskasia eta irakasleen prestakuntza ezaz gain hezkuntzak zuen aitortza soziala hutsaren hurrengoa zen. Ibarrean aurkitu ziztuten eskolek gela gutxi batzu zituzten eta altzari eta  zerbitzu osagarrien eskasia, komunak edo iturriko ura barne, oso nabarmenak ziren. Ez da harritzekoa eskolatze tasa %48koa izatea 3 eta 15 urteko haurren artean, eta nesken kasuan %30era ezin iritsi izana, beti orduko datuetan.

Ordutik hona, Hushe Ibarreko neska-mutiko guztien hezkuntza eskubidea bermatzea helburu estrategiko bihurtu da Baltistan Fundazioarentzat, eta honen inguruan eta hezkuntza-azpiegituren hobekuntzan eta irakasleen prestakuntzan oinarritu du bere jarduera guztia neurri handi batean.

Munawar School.JPG

Garapen honetan ezinbestekoa izan da Machuloko Munawar eskolako gurasoekin izandako hartu-emana, gizarte ekimeneko eskola berri bat sortzeko helburuarekin bildu baitziren Ibarreko hezkuntza egoera penagarriaz kezkatuta, eta euren seme-alabei ahalik eta maila gorenena eskaintzeko asmoarekin. Arestian 100 ikasleko matrikula zuen (oso neska gutxi) eta azpiegiturarik gabeko (komunik ere ez) eskola hau bihurtu zen egitasmo berriaren abiapuntu.

Lan-lerro ugari jarri ziren abian baina helburu bakarra partekatzen zuten: Ibarreko neska-mutiko guzti-guztien hezkuntzarako sarbidea bermatzea.

  • Doakotasun sistema berezi batekin hasi zen zeinaren helburua baitzen neskatila guztiak eta ondorioz mutikoak eskolatuak izan zitezen. Erabili zen bidea, oraindik ere bizirik dirauena, urtero 50€ko “bonoen” salmentak bultzatzea izan da kopuru horrekin neska baten urteko eskolatze-gastuei aurre egiten diegulako. Aukera hau mutiko umezurtz edo baliabide ekonomiko eskaseko familiakoei ere eskaintzen diegu.
  • Bigarren mailako edota unibertsitatera joateko beka sistema bat ere jarri zen martxan, zeinaren onuradun 150 (neska-mutil) baino gehiago izan baitira urte hauetan guztietan. Ikasle hauek irakaskuntza, kudeaketa, kontalaritza edota osasun arloko ikasketak egin ahal izan dituzte gehienetan, eta guztiei eskatu ohi zaie gutxienez bi urteko epealdi bat eskaintzea Ibarrari bertan lan eginaz. Gehienak Ibarrean bertan jarraitzen dute lanean gaur egun ere.
  • Aldibatez eskola-garraioa ere finantzatu genuen 5. Maila egin ondoren (Munawar eskolak ez zuen maila gehiagorik eskaintzen) ikasketekin jarraitu nahi zutenek Khapulura joateko aukera izan zezaten, eta neguko eskolak ere lagundu ziren diruz sasoi hartan Ibarreko ikasleek zuten maila eskasa kontuan hartuta.
  • Gilgiteko Aga Khanen (PDCN) Unibertsitatearekin lankidetzan irakasleen prestakuntzarako hainbat ikastaro antolatu dira.
  • Eta Administrazioak lur-sailak edota gelak uztea lortu zen ordura arteko azpiegiturak hobetzeko.

Gaur egungo egoera.

Hezkuntza-egitasmo honek hartu duen indarrak lortu du  Ibarreko geroz eta eskola gehiagok –bai estatuarenak, bai gizarte ekimenekoak-, bat egitea Munawar eskolaren inguruan sortu eta Felix-Baltistan Fundazioak Baltistan Fundazioaren laguntzaz lideratu duen proiektu honekin. 2019an Ibarreko herri guztietako 10 eskola ditugu egitasmoarekin bat eginda.

Bigarren Hezkuntzako eskola Matxulon

  • Gaur esan genezake Hushe Ibarreko eskolak lan-lerro honekin lanean hasi ginenean ukatzen zitzaion jendartearen aitortza lortu duela.
  • Bosgarren mailara arteko eskolatzea %100 da praktikan, eta oso garrantzitsua bigarren hezkuntzan. Hau gutxi balitz geroz eta gehiago dira maila gorenetara bidea urratzen dutenak.
  • Administrazioaren laguntzaz hezkuntz azpiegitura egokiak eskaini dizkiegu Ibarreko eskolei. Zortzi gela berri eraiki ditugu Bigarren hezkuntzarako, eta komunak eraiki ditugu eta iturriko ura ekarri oraindik ez zuten eta proiektuan partaide diren eskola guztietara.
  • Bidebatez, garbitasuna, osasuna eta higienearekin lotutako gaiak sartu ditugu curriculumean eta beste jarduera berri batzuekin hasi gara: Eskola kirola, uda-bidaiak, “keep your villaje clean”, eta arlo jakin batzuk, matematika edoingelesa, indartu ditugu.

Azken matrikula datuak.

2019ko matrikula datuak oso adierazgarriak dira. Hasiera batean eskolak kalegorrian ematen zituzten Munawarreko 100 mutil eta neskatxaren bat, gaur (2019an), 1.595 ikasle dira, 847 neska, Ibarreko 8 komunitateetako 10 eskoletan, eta azpiegitura duin eta irakaslego adoretsua dute.

Azken urtetako bilakaera

Bukatzeko, 2015ean entzumen- edo hizkutza-urritasunak zituzten haurrak eskolatzen hasi ginen eta hauek Skardura eraman behar izaten ditugu barnetegi berezi batera Ibarrean ez dagoelako irakasle aditurik. Gaure gun 10 ume dira (sei mutiko eta 4 neska) eskolatu ditugunak eta aukera hau gabe hezkuntza sistematik kanpo izango zirenak.