Osasuna
Osasun zerbitzuen gabezia Hushe Ibarreko arazorik handienetakoa bada ere, prebentzio eta informazio faltak eragindako gaisotasun arruntenak ere oso ohikoak dira. Horregatik Baltistan Fundazioak hainbat kanpaina eta ekimen antolatu ditu osasunerako hezkuntza ardatz hartuta. Adibidez, B hepatitisaren prebentzioa, komunitate-osasuna (higiene ohiturak sortzeari garrantzia berezia emanaz) edota sexu- eta birsorkuntza-gaisotasunen prebentzioarekikoak.
MOEren arabera (Munduko Osasun Erakundea), Pakistan da munduko haur-hilkortasun tasa handiena duen herrialdea. Osasunerako sarbiderik ez eta haurdunaldiaren kontrolerako aukerarik eza dira arrazoietarikobatzuk; gehitu behar zaie sinismen erlijioso eta kulturalengatik etxean erditzeko ohitura.
Baltistan Fundazioa 2016an hasi zen osasun egitasmo honekin eta 2016-2019 epealdian emaitza hauek lortu ditu:
- 600 emakumetik gora hartu dute parte haurtzaro eta amatasun hezkuntzako saioetan eta 3 emakumek emagin formakuntza jaso dute. 2 ekografo eramangarri erosita eta artatzeguneetan egindako hobekuntzekin, arriskuak gutxienetara jasiteko oinarri tinkoak jarri dira emakumeei laguntza eta diagnostiko goiztiarra jasotzeko aukerak eskainiz.
- 500 emakumek eta 350 gizakumek baino gehiagok hartu dute parte gaisotasunen prebentzioko formakuntza saioetan.
- Gaur egun, 10 eskoletako neska-mutikoek ura eta komunak dituzte eskoletan eta 2015-16 ikasturtetik hona, eskola curriculumean jasota dituzten osasun sustapeneko jarduerak egiten dituzte.
- 2 emakume eta 2 gizakumek Ibarreko lehen osasun komitea osatu dute.
- Machulu, Balegone eta Husheko osasun zentroak hobetu dira eta herri agintaritzarekin lankidetzan emakume haurdunak artatzeko egongelak egokitu dira.