Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioa 2018ko bono kanpaina.

2018ko bono kanpaina.

2018 ikasturtea. 600 bono, 600 neskato.

Aurten ere martxan jarri gara! Iaz lortu genituen 600 neskato eskolatzea eta hurrengo kurtsoan ikasteko aukera ematen jarraitu nahi diegu.

Urtero bezela, martxorarte iraungo duen kanpainia honek dirua batzen hasi da, gure helburua 600 neskatori ikasteko aukera emanez Hushé bailarako ikastola desberdinetan. 50€-ko bono hauek, urte osoko gastuak kubritzeko balio izango dute.

Zure laguntzari esker, Baltistaneko umeak ere aurten eskolara joango dira.

Modu desberdinak dituzu laguntzeko:

  • Kutxabank-eko kontu honetara sartu dezakezu zure dirua: ES05 2095 0000 70 9116423251
  • Gure web orrialdeako "donazioak" izeneko atalean.
  • Abenduaren 9tik 17ra Mendi Film Festival-ean egongo gara informazio gehiagorekin eta bonoak eskuragarri egongo dira nahi dituenarentzat.
  • Aurten, erraztasunak emateko asmoarekin, PayPal aukera daukagu ere donazioak jasotzeko (ikusi hasierako orriko botoia).

 

Oharra: Baltistan Fundazioa herri onurako erakundetzat onartu dute Euskal Aldundiek eta berari egindako ekarpenek %30eko zerga arinketa izango dute Errentako aitorpenean; enpresa edo autonomoen kasuan %46raino iritsi daiteke. Horregatik garrantzitsua da bonoa ordaintzerakoan zure datu guztien berri ematea, hori eginez gero errenta aitorpenerako beharko duzun ziurtagiria igorriko dizugulako.

Bono kanpaina 2018