Hemen zaude: Hasiera Mendia Euskal Mendizale Federazioa

Euskal Mendizale Federazioa

Euskal Mendizale Federazioa eta Baltistan Fundazioa mendizaletasun etiko, arduratsu eta elkartasun handiagokoa lortzeko elkartu dira.

Euskal Mendizale Federazioak (EMF) eta Baltistan Fundazioak hitzarmen berri bat sinatu dute mendizaletasun munduan elkartasuna, ardura eta etika zabaltzeko.

EMF-k sei urte daramatza Baltistan Fundazioaren lanarekin kolaboratzen.

Akordio hau ez da kasualitatea izan, bi erakundeak helburu honetan bat baitatoz: mendizaletasunak bihotz handiagoa izan dezan, non elkartasuna, adiskidetasuna, eta mendiarekiko errespetua eta maitasuna gehiago kontutan hartzen diren.