Hemen zaude: Hasiera Nortzuk gara Lan filosofia

Lan filosofia

BFk honako ardatzak dituen garapen modeloan sinesten du:

  • Hartzaileek beren garapena eragiten dute, eta, gainera,  gai dira hori kudeatzeko; era horretan, hobeto hartzen dute parte gizartean.
  • Egoera larrian dauden pertsonak eta, bereziki, emakumeak dira lehentasuna daukaten hartzaileak.
  • Populazio hartzaileak osasun, hezkuntza eta produkzio alorretan hobekuntzak egiteko badu tresna eta bitartekorik 
  • Projektuen eraginkortasuna espezialiazioaren bitartez lortzen da.
  • Garapena jasangarria da, eta ingurumena errespetatzen du .
  • Projektuak  ezin dira entitatearen oinarri izan.

Baltistango Hushé ibarreko populazioen garapena eta bizi-kalitatea hobetzea da BFk duen helburu nagusia. Hori lortzeko, bitarteko hauetaz baliatzen da:

  • Garapen projektuak diseinatu eta martxan jarri, Baltistanen.
  • Sentsibilizatze ekintzak bultzatu, Euskadin.
  • Hushéko ibarrean premian dauden pertsonei zuzenduta dago.

Hauxek dira BFren baloreak:

  • Ingurumenarekiko errespetua.
  • Hartzailea den populazioa bere garapenaren eragilea da.
  • Emakumearen papera esparru gehiagotara zabaltzea.
  • Espezializazioa garapen integralaren mapan.