Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Emakumeak

Emakumeak

Hushe-eko haraneko emakumeen bizitza gogorra da. Familia aurrera ateratzean eta soroan lan egitean oinarritzen da. Emakume helduen gehiengoak, baltiera hitz egiten dute soilik. Ezin dira Hushe-ko haranetik irten eta ezin dira komunikatu ez baitakite Pakistaneko bi hizkuntza ofizialak: ingelera eta kurduera. Gainera, emakumeen ehuneko handi bat analfabetoa denez, mugikortasuna eta gizartearekiko harremanak oso mugatuta dituzte.

olatzNeskak nerabeak direla, euren senitartekoek ezkontzen dituzte familia ezberdinen artean. Behin ezkontzen direnean, eskola uzten dute eta Baltistanen horren gogorra den emakumea eta ama izateari ekiten diote.

Emakumeek jasan beharreko lan karga  umeen hazkuntzarekin hasten da. Emakume bakoitzak 5 haur inguru izaten ditu batez beste. Horrez gain, familiako nagusienak eta senarra ere zaindu behar dituzte. Eta etxeko lanen, garbitasunaren eta soroetako laborantzaren ardura ere badaukate.

Aipatu bezala, emakumeak lana dauka etxe barruan eta baita etxetik kanpora ere. Etxeko antolakuntza guztia bere ardura da; baita ere, erein, uzta batu, egurra batu, ura hartu, ganaduarendako neguko belarra batzea, familiako ortuaz arduratzea, fruta jasotzea…

Azken honi gehitu behar zaio, udan, soroan lan gehien dagoen sasoian, gizonezko asko zamaketari eta gida bezala joaten direla mendira lanera. Hala, emakumearendako izaten da lan karga handiena. Gainera, emakumea arduratuko balitz elikagaiak batu eta prozesatzeaz, gero merkatuan ezingo luke saldu ez dutelako sartzeko baimenik.

Emakumearen papera gizartean, oso mugatuta dago. Gainera ez dago ondo ikusita emakumezkoak kalean barrena bakarrik ibiltzea; ezta, komunitateko festetara joatea ere.

vocationalFelix Baltistanek lanean dihardu emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzeko. Lehen urrats bezala, zentro bat sortu dute. Bertan, emakumearen gaitasun profesionalak eta oinarrizko konpetentziak sustatzea dute helburu. Era berean, emakumearen autonomia bideratzen eta lortzen joatea ezinbestekoa da bizitza kalitatea hobetzeko.

Vocational Center for Women izeneko zentroak,  urte osoan zehar, joskintza, ingelesa,edota mermelada nola egin ikasteko aukera dute emakumeek. Zentro hau, emakumeak biltzen diren toki bakarra bilakatu da eta lanerako behar dituzten teknika berriak ikasten ari diren bitartean, solasaldiak antolatu eta esperientzia pertsonalak trukatzen dituzte.