Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Azpiegiturak

Azpiegiturak

Felix Baltistan Fundazioaren azpiegitura taldeak, gainontzeko talde eta proiektuekin elkarlanean lan egiten du, eta zenbait azpiegitura egiten dituzte batera.

Gaur arte, azpiegitura lanei dagokienez, uraren kanalizazio sisteman oinarritu da, bai edateko ura lortzeko eta baita ere, ureztatze lanak egiteko. Egun, hezkuntza taldearekin Machuluko eskola diseinatzeko eta eraikitzeko lanetan dihardu Fundazioak.

Ohiko ureztatze sistemari laguntza

irrigationEzaugarri berdintsuak zituen lehen proiektua, Machuluko herrian egin zen. Herria, Hushe ibaiaren ertzean dago, ura uzten duen tokian, glaziar txiki batean. Horretarako, kontuan izanda mendiaren malda, terrazak eraiki dituzte mendiko uholdeak aintzat hartuta. Lurra emankorra da baina, euria, apenas egiten du udaberrian eta udaran. Hala laboreak ez dira hazten ez badira soroak ureztatzen. Herri osoa ureztatze sare batekin gurutzatuta dago, nagusiki ura banatzeko. Hala, ura soro guztietara iristen da. Azken urteetan, ziurrenik berotze efektuagatik, glaziarraren azaleko zatia desagertu egin da uharreko gainazaletik. 60-70 urtetako lehorte handiena dela diote bertako adineko pertsonek. 1997az geroztik, uharreak 2 edo 3 hilabetetan dauka ura soilik. Eta noski, ez da nahikoa ohiko ureztatze sistema mantentzeko.

Machuluko nekazariek, uholdeen bidez lortutako ureztatze sistema erabiltzen dute. Sistema hau, ohikoa da lehortea jasaten duten nekazaritzako kultura eta tradizioan. Baina sistema honek ur-emari handia behar du partzela bete dadin.

Herria baino 200 metro beherago doan Hushe ibaiak, ur asko darama; baina uharreak, ura banatzen duen putzua, ia urte osoan urik gabe dago.

Tokiko eta komunitateko ordezkariekin zenbait bileraren ostean hartutako erabakia izan zen, Hushe ibai handitik ura ponpatzea. Ur ponpa handi batek Hushe ibaian dagoen depositu batera, bigarren ponpa baten laguntzarekin ura bultzatu eta eramaten du. Hala, depositu  honetatik, kanal zaharretan barrena, ura garraiatzen dute. Lanok erronka teknologikoa izan dira 250 metroko desnibela baitago Hushe ibaitik depositura. Proiektu hau 2004ko uztailean amaitu zuten eta aseta gelditu da Fundazioa  eta Machuluko herria.

Ur edangarriaren kanalizazioa Saling herrian

bombaSaling herrian, 1400 lagun bizi dira. Proiektu hau egin aurretik, %44ak soilik zeukan gertuko iturburu bateko ur edangarria. Gainontzekoak, familien ehuneko 83ak, komunitateko iparraldean bizi direnak, uraren bila Hushe ibaiko erreteneraino joan behar ziren. Kontuan hartu behar da horrek dakartzan osasun arrisku eta arazoak.

Egoera hau ikusita, herriko gune garaienetaraino ura ibaitik goraino kanalizatzeko erabakia hartu zuten. Gainera, Saling-eko herritarrei ur edangarri sarea egin zaie eta herritarren osasun baldintzak hobetu eta ur bila joateak zekarren lan karga arindu zaie emakume eta umeei berreziki.