Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Azpiegiturak Energia berriztagarriak eta giza garapena

Energia berriztagarriak eta giza garapena

Azken urte honetan, azpiegituretako taldetik ahalegin berezia burutu da energia berriztagarrien ezagutza zabaltzeko Hushe bailarako biztanleen artean.

Eguzki labeak: emakumeak eta aurrak dira sukaldean kea arnastuz denbora gehien iragotzen dutenak, eguzki labeek kerik gabe sukaldatzeko aukera emanten digute. Era berean, egur bila joaten diren aurrak, eskolara joateko astia dute, eta sutan erretzen dituzten gorotzak ongarri bezela erabiltzeko aukera,…

Horno solar_5.JPG

 

Eguzki bidezko ur beroa: Hushe bailarako osasuna hobetzeko giltza higienea dugu. Aurten lehen aldiz eguzki indarrez berotzen den ur beroa sartu da bertako etxe arrunt batean.

calentador solar_7.JPG

 

Albarikokeak lehortzeko eguzki sistema: Albarikokeen salmenta dugu, Hushe bailarako nekazariek diru etorri indartxuenetariko bat. Orain arte ordea, uztaren 30% inguru galtzen zen teilatu gainean ustelduta. Orain, eguzki argia era efizienteago batean, eta higieneari garrantzi gehiago emanaz lehortzeko aukera sortu da.

ortzi3.jpg

Estazio meteorologikoak: energia berriztagarrien potentziala neurtzeko, bi estazio instalatu dira bailarako bi muturretan. Horrela, etorkizunera begira haranak dituen errekurtso energetikoak ezagutu eta ustiatu ahalko dira.

 P1190667.JPG

Eginiko lan guztia liburu batean laburbildu da, eta eskuragarri duzu:

Bestalde, proiektuak  aurrera darrai, Borja Moreno (Mondragón Unibertsitatetik) eta Ortzi Akizuk (Euskal Herriko Unibertsitatetik), lanean diardute,  energia berriztagarriak eta giza garapena egunerokotasunaren apeletik uztartuz; beti ere Hushe bailarako biztaleen gidaritzapean.