Ekoturismoa
Turismoa da Hushe-ko haraneko bizilagunen diru sarrera nagusia eta askotan bide bakarra. Uda sasoian, gizonezkoak zamaketari lanak egiten dituzte nagusiki nazioarteko mendi espedizioetan.
Izan ere, mendi garaien turismo espedizioak batu ditu Baltistan eta Euskadiko herriak. Baltiarrak euskal mendizaleei laguntza eskaintzen jarraitzen dute Karakurumeko espedizio eta treking-etan.
Aldiz, azken urteetan, Pakistango egoera sozio-politikoagatik, bidaiari eta mendizale askok Karakorumera ez joatea erabakitzen dute. Izan ere, hedabideek etengabe, lurraldearen inguruko albiste negatiboak eskaintzen dituzte.
Garrantzitsua da azpimarratzea, Fundazioaren lehen ekintza bultzatzailea, Machulun mendiko eskola bat eraikitzea eta mendizaleendako hostala egitea zirela.
Green Mountain School, Machuluko eskalatzaile baten iniziatiba izan zen. Everestera egindako espedizio batean, Tibeteko sherpen eskola ezagutu zuen Machuluko eskalatzaileak, eta, hortik sortu zitzaion ideia.
1999an, Felix eta Alberto Iñurrategi, Jose Carlos Tamayo eta Jon Lazkano eskalatzaile euskaldunek, Nanga Parbat-en egindako erreskate batean eskuratutako sari ekonomikoa, mendiko eskolara bideratu zuten, oso osorik. Une honetatik aurrera, zamaketarien formazioa eta eskalada teknikak irakasteko aukera kudeatzen hasi zen. Egun, Felix Baltistan ekoturismoaren gaineko proiektu bat diseinatzen ari da. Helburua da, lurralde honetako sektore garrantzitsu hau profesionalizatzea eta berpiztea.