Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Hezkuntza

Hezkuntza

Hushe-eko haranak, hezkuntza urria eta akats duna dauka. Kasu askotan, hezkuntzarik ere ez dute jasotzen eta komunitateak daukan bizi moduan, eragozpenak sortzen ditu hezkuntza eskas honek.

munawar-niñosHelduen analfabetismo maila, bereziki emakumezkoen artean, %80a baino handiagokoa da. Umeek hezkuntza jasotzeko duten aukerak, berriz, %50ekoak dira. Arazoa benetan da larria neskatilen hezkuntzan; izan ere, neskak eskolaratzeko ohiturarik ez da  egon.

Gainera, adinean aurrera doazenentzako, ez dago hezkuntza profesionala jasotzeko kurtsorik; ezta lan munduan sartzeko laguntza emango dien ikastarorik ere. Ondorioz, ikasleek eskola uzten dute ofizio baten oinarriak ikasteko. Guzti honek, interes falta eta eskola bertan behera uztea ekartzen du.

Gobernuak bideratutako eskola txikiak badaude, baina ez daukate beharrezko azpiegiturarik kalitatezko hezkuntza eskaintzeko. Irakasleak ez dira hezkuntzako profesional kualifikatuak, hezkuntza ereduak ez dira eraginkorrak, ez daukate materialik, ezta dagozkion azpiegiturak dituen eraikinik ere.

Felix Baltistan Fundazioak, 2001etik dihardu hezkuntza arloan  lanean eta asmoa da Hushe-eko haraneko komunitatearen hezkuntza indartzea, kalitatea hobetzea, ikasleen arteko berdintasuna bermatzea eta hezkuntza guztientzako izatea.

Sharbi Nima proiektua  (egunsentiak Baltin proiektua)

Sharbi Nima proiektuak hezkuntza estrategia bat garatu du. Proiektu hori, tokiko lidergoan, genero berdintasunean, komunitateko garapen endogenoan eta iraunkortasunean dago oinarrituta. Iraupen luzerako pentsatutako proiektua da eta kalitate handiko hezkuntza sistema burutu nahi duen etapatan banatuta dago.

Aurrekariak

Felix Baltistanek, umeen hezkuntza hobetzeko zegoen  tokiko iniziatibari bultzada emateko sortu zuen proiektua. 1998an Machulu eta Saling herrietako guraso eta irakasle talde batek, eskola publikoko hezkuntza maila kaxkarra ikusita, eskola berri bat sortzea erabaki zuen. Hala, Munawar School izeneko eskola berriaren asmoak ziren, hezkuntza kalitatea hobetzea, gela bakoitzeko irakasle bat jartzea eta ingelesa irakastea. 

munawar-chicaTamalez, Munawar School-ek, bosgarren mailara arteko eskolak ematen ditu. Hortik aurrera, jendeak arazoak ditu euren seme-alabak ikastera beste herri batzuetara bidaltzeko. Gainera, ez daude gustura Machuluko gobernuko eskolek eskaintzen duten hezkuntza mailarekin.

Honi gehitu behar zaio, familiek ez dutela nahi neskak beste herri batzuetara bidaltzea. Izan ere, emakumeen ohorea purdah delakoa, jokoan dago. Purdah ohorearen arabera, emakumeak ezin dira etxetik kanpo askatasunez mugitu.

High School edo Bigarren Hezkuntzako ikasketekin jarraitzeko, 20 kilometroz desplazatu beharra dute. Familia askok ezin ditu ikasketak ordaindu, ezta alojamendua eta desplazamendua ere.

Felix Baltistanen babesari esker, hezkuntza luzatzea lortu da 10. mailara arte Machulun. Haranetik kanpo goi mailako ikasketak egin nahi dituztenei, aldiz, fundazioak  ikasketa bekak ematen dizkie. Azken lau urtetan, Munawar Schoolen, neska eta mutilen eskolaratzea berdintzea, parekatzea lortu da. Gainera, nesken eskolaratzea haziz doa haraneko beste eskola batzuetan ere.

Sharbi Nima proiektua, 2010ean, bigarren fasean sartu da. Izan ere, hezkuntza eredu berria daukan eskola berri bat eraiki da. Eredu honekin, haranean bizi diren pertsonen hezkuntza egoerari beste bira bat ematen zaio.

Sharbi Nima proiektuak aurkezten duen hezkuntza eredua irisgarria, kalitatezkoa eta gertukoa da. Auto-organizazio eta parte-hartzean esperientziaduna. Honako printzipioak ditu oinarri:

  • Tokiko lidergoa garapen endogenorako.
  • Planifikazioa eta etengabeko hobekuntza.
  • Hushe-eko haraneko biztanleei zuzenduta. Lehentasuna dute eskolaratze garaian dauden haurrek, bi urteko iraupenaz.
  • Bizitza osoko hezkuntza bermatzea.
  • Beste erakundeekin elkarlana (administrazioa, PDCN) eta gaitasuna izatea.
  • Aukeren  berdintasuna eta genero dimentsioa.
  • Pakistango administrazioak eta bestelako erakunde eta GKE-ek, haranean garatutako ekimenekin bateragarritasuna izatea.
  • Diskriminazio egoera jasateko kolektiborik sentikorrenetan arreta jartzea.
  • Iraunkortasuna etorkizunerako. Horretarako estrategia bat garatzen ari gara. Helburua da Ghanche eta Gilgit-Baltistango Gobernuaren inplikazioa lortzea finantziazioan lagun dezaten. Gobernuak dagoeneko interesa azaldu du eta behin behineko lokal bat utzi du Munawar-en; eskola berri bat eraikitzeko terreno zati bat ere utzi du Gobernuak.