Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Hezkuntza Juanjo San Sebastianen gutuna.

Juanjo San Sebastianen gutuna.

Felix Baltistan Fundazioa: Munawar English Public School.


Karakorum, mendi berezia da: 500 kilometroko luzera duen mendia da eta bertan munduko mendirik garaienetariko asko eta glaziar zabalenak batzen dira. Bere fisonomia munduko ederrenetarikoa izateaz gain, erabakiorra izan da historian.

Karakorumeko gailur bat zapaltzean, bide zidor urriak, eta pasa bide zailak daude. Berdin gertatzen da Chogolisa, Trango, K2, Broad Peak edo Gasherbrum IV mendietako bideekin. Asian aldiz,  Shigar eta  Khaplu bailaretan barrena ibiltzeko aukera dago. Bertako herrixka eta herritarrekin tratatzeko aukera dago gainera.
Hamarkada batzuk atzerago, ilusioa bor bor eta diru urrirekin joaten ginen. Zamaketariekin tratuan, brometan aritzen ginen soldaten gora beherarekin eta baskularen pisuarekin. Hor ikasi genuen askok zamaketariekin tratuan, bertako bizitza eta egoera zein zen gertutik bizi izan genuen. Halaxe ikasi genuen gure jarrerek bertako jendearenak baldintzatzen zutela. Urteak pasa dira, eta euren herriak, etxeak, seme-alabak bisitatzen jarraitu dute askok. Harreman bera egin eta mantendu dute ondoren joan diren mendizale gazteek ere, tartean, Iñurrategi  anaiak. Handik etorri eta jaio zen Felix Baltistan Fundazioa (www.felix-baltistan.org). Lehenengo mendi eskola sortu zen bertako jendearendako. Hala, alpinismo teknikak ikasteko eta irakasteko eskola egin zen eta zamaketariak izateaz gain gidari lanak egiteko aukera izan dute bertakoek. Ondoren, ureztatze sistema eta nekazaritza garapenerako proiektuak etorri ziren.
Egun, hezkuntzaren garapena da Fundazioaren oinarria. Orain dela bost urte, 80 mutil eta 20 neska zihoazen eskolara. Egun Machuloko eskolan 149 mutil eta 148 neska daude.
Guzi hau aurrera eramatea posible izan da Baltistaneko herritarrei esker, hemengo aholkularitzari esker eta nola ez, euskal instituzio ezberdinek bidalitako diru-laguntzari esker.

Munawar School.JPG

1 Irudia: Munawar English public school.

Baina, krisian gaude. Ez dugu horrenbeste eskertzen dugun instituzioetako dirurik jaso. Bitxia da, bidaiatu dudanean, nire lehen helburua paisaia izan da: mendiak, haranak, errekak…inoiz ere ez jendea. Afektuz bete naute inoiz ikusiko ez ditudan pertsonak eta eurengandik inoiz ezer egingo ez ditudanak. Euren herrialdera ere ez naiz gehiago itzuliko. Ez nuke nahiko inork izaterik niganako dependentzia; desiratzen dudan bakarra da haur hauek hezkuntza jasotzeko aukera izatea eta euren komunitateak jaso dezala euren esfortzuarekin egindako lanaren ondorio positiboak. Ez dezatela gehiago gure laguntzaren beharrik izan, afektua bakarrik. Horregatik, erretiratutako lagun batek 50 euro eskatu zizkidanean bonoa eskuratzeko eta haur bati urteko eskolaratzea  bermatzeko ez nuen zalantzarik izan. Machulu, Saling, Kande edo Talis-eko neskatila edo mutil bati laguntzeko eta ikasturtea ordaintzeko erabakia hartu nuen. Nire 50 eurorekin eta proiektu hau zabaltzeko nire asmoarekin kontatu dezatela. Norbaitek esku bat bota nahi badu jar dadila nirekin harremanetan behar duenerako. Egin behar duen bakarra da 50 euro sartu Fundazioaren kontuan, izen abizenak jarrita. Baita telefono kontaktua eta e-posta ere guk informazioa bidali diezaiogun. Ez dute laguntza jaso duen umearen daturik emango, baina proiektu honen jarraipenaren berri emango zaio. 350 haur daude zain!