Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Nekazaritza

Nekazaritza

agri-buenaHushe bailarako biztanleak biziraupenean oinarritutako nekazaritzari esker bizi dira, nagusiki. Ia familia guztiek lurra daukate, eta landu egiten dituzte lurrok, horri esker zer jana izateko. Batez ere zekaleak lantzen dituzte (garia), baina baita artabeltza nahiz alfalfa, eta udan, kasu batzuetan, barazki batzuk ere badituzte ortuetan. Fruta-arbolak ere badituzte, nagusiki albertxikoak, eta sagarrak ere bai.

Familia batzuek abelbururen bat eta hegaztiak ere badituzte, nahiz eta hori guztia nahikoa ez izan behar dituzten elikagai guztiak eskuratzeko. Hori dela eta, urte sasoi batzuetan, esate baterako udan, gizonak beste lan batzuetan ere aritzen dira, dela mendiko zamaketari, eraikuntzako langile edo zerbitzuetan, diru-sarreraren bat izateko.

Nekazaritza-modu tradizionalean ikusten diren arazoetako batzuk hauek dira: lurraren produktibitate baxua, jabetzan duten lur kopurua eta lurren zatikatze modua, eta ureztatzeko ubide-sistema. Emakumeek egiten dituzte soroetako ia lan guztiak, eta ia dena eskuz egiten dute. Etxeko lanak egin eta haurrez arduratzea ere emakumeen lana da.

Felix Baltistan Fundazioak inguru hartan 2004tik aurrera daraman nekazaritzako proiektuak Hushe bailarako herrietako biztanleen bizi-baldintzak hobetzea du helburu, nekazaritzan iraunkorra izango den garapen produktiboaren bidez, nekazaritzako teknika berriak landuz eta aholkularitza teknikoa eskainiz.

Azpimarratu beharrekoa da proiektuaren helburua familiei elikagaiak eta baliabide ekonomikoak eskaintzea dela; lankidetza, auzolana bultzatu nahi da, nork bere ekimenak izatea, horretarako arlo teknikoa, hezkuntza eta kulturarekin zerikusia duten gaiak landuta, hori guztia ezinbestekoa baita herritarren bizi-baldintzek bilakaera izan eta hobera egiteko.

Aurrera eramaten ari garen nekazaritzako proiektuak atalok ditu:

  1. Mekanizazioa: soloetan lan egiteko makina arinak sartzea: segamakina txikiak, zekaleak eta belarra mozteko, motokultoreak (aukera anitzekoak) eta alea garbitzeko makinak.
  2. Barazkien produkzioa: lurra lantzeko sistemak irakastea, barazkien produkzioa hobetzeko: negutegietan eta aire zabalean produktuekin esperimentatzen hasi eta gaia garatzea, baratzeetako hainbat eta hainbat produktu txandakatuz.
  3. Fruituen ekoizpena: Fruta-arbolen produkzioa hobetzeko sistemak, hainbat motatako fruta-arbolak landuta, frogak egiteko. Inausteko sistemak ere ikasiko dira, eta baita forma eraginkorrena ere nola eman arbolei, errendimendua hobetzeko.
  4. Baratzeko produktuak eta fruituak merkaturatzea: albertxikoak garbitu eta lehortzeko instalazioak, eta hazietatik olioa ateratzeko prentsak.

podaNekazari taldea Hushé ibarrean.