Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Osasuna

Osasuna

Hauek dira haraneko osasun errealitatearen erakusgarriak: batetik, kalitatezko osasun sistema batera iristeko dagoen zailtasuna; eta bestetik, higieneari dagozkion informazio eta prebentziorako metodo eza.

Haraneko arazorik larrienetako bat da ama eta jaio berrien hiltze-tasa altua erditzean gertatutako arazoengatik edo geroko osasun-laguntzagatik. Ez dago emakumea den medikurik prozesu horretan dauden emakumeei laguntzeko, eta dauden emaginek prestakuntza eskasa daukate. Gainera, material osasun-klinikoa faltatzeaz gain, botikak eskuratzea ez da erraza.

Amek higiene eta osasun praktikei buruz daukaten ezjakintasuna da egoera horren arrazoietako bat;  bestea, berriz, nutrizio kaskarra.Era berean, pertsona askok higiene eta osasun faltarekin zerikusia daukaten gaixotasunak dituztela ikusi dugu: azal, heste edo arnas aparatuko gaixotasunak, esaterako. Norberaren eta inguruaren higienea nahiko deskuidatuta daukate orokorrean: ur zikinak ubideetan edo erabiltzen dituzten kaleetan zehar biltzen dira; hori dela eta, birus eta bakteriaz gainezka daude bazterrak.

Bi dira egun fundazioak jorratzen dituen gaiak nagusiki: alde batetik ohikoenak diren gaixotasunen prebentziorako osasun plangintza bat dauka diseinatua, eta bestetik emakume zein haurrei dohainiko zerbitzua esakiniko dien osasun langileen kalitatezko formazio programa bat.

Hauek dira momentu honetan garapen bidean dauden lanak:

  • Higieneari eta gaixotasunen prebentzian formakuntza emango duten pertsonen formakuntza: ekintza hauek hezkuntza zentrotan martxan jarri ahal izateko irakasleei zuzendutako tailerrak, beraien jakintza handitu eta hobetzeko helburuarekin.
  • Ama eta jaioberrien osasunaren hobekuntza: bertako osasun pertsonalaren formazioa; higienean, haurdunaldiko zaintzan, erditzean eta erditu ondorenean eginbeharrekoen inguruko formazioa emakumeei; jaioberrien eta elikaduraren zaintza.
  • Eguzkitako kremaren erabilera: azaleko osasun arazoak ekiditeko eta bertako produktuak erabiliz formula bat garatzea lortu da.
  • Fruitu alean banaketa eskoletan: elikadura gaixotasunen prebentziarekin lotzeko, eta haurren bitamina falta hobetzeko.