Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Sendotzea

Sendotzea

Nazioarteko lankidetzaren esparruan Felix Baltistan Fundazioak lan egiteko duen bisioak eta printzipioek oinarri hau dute: edozein garapen-modu edo aldaketa aurrera eramateko, horren protagonista eta bultzatzaileak lekuan lekuko komunitateko kideek izan behar dute. Ikuspegi hori Fundazioaren jarduera guztietan ikusten da, eta horri esker, garapen endogeno eta parte hartzean oinarritutakoa lortzen da. Dena den, badakigu lan hori askotan ez dela erraza, eta batzuetan akatsak egin eta gero ikasi behar izan dugu.fortalecimiento

Jarduteko filosofia hori Fundazioak bizi duen etapa berriaren zutabe nagusietako bat da; eta hasierarik bertatik modu eraginkorragoan eraman ahal izateko aurrera, komunitatea sendotzeko programa bati eman zaio hasiera, Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulu (FIFBM) erakunde gisa garatzearen aldeko pausoak eman dira, eta beste horrenbeste egin nahi da oinarri komunitarioko lantaldeekin, uste asko daramatzagunez elkarrekin lanean. Prestakuntzako, gaikuntzako eta erakundeen garapenaren inguruko ekintzen bidez, FIFBM eta oinarri komunitarioko lantaldeak Hushe bailararen garapen integralaren benetako motore bihurtzea nahi dugu.

Erakunde independente eta gaituagoa izan dadila lortu nahi dugu, autokudeatzeko gaitasuna izango duena eta kudeaketa eta erabakiak hartzeko modua gehiago kontrolatzeko aukera duena.

Lantaldeek komunitatea ordezkatu behar dute, liderrak izan behar dute garapen sozioekonomikoko ekimenak aurrera eramateko orduan, eta ekimenok gero eta handiagoak izatea lortu behar dute.

Mugimenduan den komunitatea izan behar du, bere garapenaren protagonista.