Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Sentsibilizazioa

Sentsibilizazioa

Baltistan Fundazioak, iparraldean ere egiten du lan Baltistango eta Pakistango errealitateak gure gizarteari gerturatzeko asmoz. Beharrezkotzat jotzen dugu, komunikabideek, lurralde eta bertako bizilagunen gainean eskaintzen duten ikuspuntu interesduna eta okerra gainditzea. Baltistango egoera jakitera ematea eta aldarrikatzea da gure helburua. Nazioarteko komunitateak eta Pakistango gobernuak albo batera utzi eta baztertu egin baitituzte bertako kultura eta komunitatea.

Errealitatearen ezagutza kritikoa eta Hushe-ko haraneko herritarren bizi dituzten injustizien berri ematea da asmoa. Izan ere, egoera geopolitiko kaltegarriak, politika baztertzaileak (Tibeteko hizkuntza, haranean bizi diren etnia eta kultura desberdinen baztertzea) edota interes sektarioak gordetzen dituzten ohitura kontserbatzaileen aurrean, gure helburua da sentsibilizazio ezberdinen alde lan egitea.

Egindako sentsibilizazio lanak

  • sensi-expoErakusketa ibiltaria: Elkartasunean mendia bide. “Elkartasunean Mendia Bide” (mendia, elkartasunarekiko lotura), erakusketak hiru gai nagusi batzen ditu: esparru geografikoa eta kulturala, gizartearen erreportajea eta  elkarlanerako egiten diren proiektuen garapenaren aurrerapena. Erakusketa ikusgai izan diren aretoak: Elkano BBK-ren kultura gela, Zegamako Udaleko osoko bilkura aretoa, Bergarako Udaleko kultura aretoan, Txurdinagako kiroldegia, Bilbon, Bizkaiko Diputazioko Ogasuneko egoitza, Zallako kultura etxean bertako alpinisten klubaren laguntzarekin, Antzuolan, Olaran etxean, Gipuzkoa, Oñatin Mundumira festaren baitan, Landako Gunean, Durangoko Udalaren laguntzarekin eta Alpino Tabira klubarekin elkarlanean, Bermeoko kultura etxean, Zaldibiako kultura etxean, Gasteizen Dendaraban Caja Vitalek duan aretoan, Kanpezuko kultura etxean, Araban, Anaitasuna Kluba, Iruñean Pakistanen gaineko jardunaldietan, Ibarrako kultura etxean Jatorki etorkinen elkartearen laguntzarekin, Markina Xemeingo Uhagon kultura etxean.
  • Baltistango errealitatea eta bertako garapenerako pausuen inguruan: Munitibar, Mundaka, Mungia, Iurreta, Basauri, Busturia, Amurrio, Olazti, Arrasate,... Mendi taldeentan(Ermua, Antzuola, Durango, Oñati, Ozalagutia) baita estatu mailakoak ere(Extremadura-Club de Navalmoral, Cataluña-Club Muntanya Berguedá).
  • Korrika kulturalaren parte-hartzea, Portugaleten
  • Emakume musulmanen integrazioari buruzko jardunaldiak, Bergara eta Andoaingo Gizarte Zerbitzuko departamentuaren laguntzarekin.